Munduko LoL txapelketa 2015 – Final Laurdenak

Aurrekoan aurkeztu genuen 2015eko Munduko LoL txapelketa martxan dabil, eta iada taldeen fasea amaitua da. Azkenean Taiwanetik, bi taldeak pasa dira. Amerika osotik talde bakar bat ere ez da sailkatu (Ez TSM, CLG, Cloud9 eta ezta Brasileko Pain Gaming). Koreako talde guztiak daude final laurdenetan eta Europako Origen eta Fnatic baita. Txinatik berriz, Edward Gaming bakarrik pasa da.

Pantaila-argazkia 2015-10-15 14:29:24Laburbilduz: Koreatik 3, Europatik 2, Taiwanetik 2 eta Txinatik bakarra. Esan daiteke benetako sorpresa Europak eman duela, izan ere maila bikaina erakutsi du aurreko urteetakoarekin alderatuz, hala ere, Korearen aurka itxaropena besterik ez duela esan genezake. Taiwanek bikain egin du berriz eta sorpresa, baina nahiko txarrera Estatu batuetako TSM (Team Solo Mid) taldeak eman du. Izan ere batzuen ustetan aukera onak zituen finalera iristeko.

Gaur atsaldeko 18:00tan izango da lehen aurrez-aurrekoa Taiwaneko Flash Wolves eta Europako ORIGEN taldeen artean. HEMEN ikus dezakezue nahi izanez gero.

Pantaila-argazkia 2015-10-15 14:26:52Hurrengo final laurdenetako partidak bihar 18.00tan, larunbatean 15.00tan eta igandean 15.00tan izango dira. Zuzenean London-eko Wembley-tik.

Hortik pasatzen diren taldeek urriaren 24 eta 25-ean Final-erdiak jokatuko dituzte Bruselan, eta garaileak final handia jokatuko dute Berlin-en urriaren 31-an.

Zer gertatuko dela uste duzu zuk?